Kirmen Uribe: «Euskal idazle moduan, nirekin euskara zihoan, eta uste dut “enbaxadore” izate hori pixka bat zama ere izan dela»
(Versión en castellano aquí) Eguerdiko 12ak Donostian. Udarako egun eguzkitsua. Kotxean sartu eta abiatu gara. Kirmen Uribe zain daukagu Ondarroan, bere jaioterrian. Kirmen ameslaria da. Eta Euskal Herriko herri txiki batetan jaiotako norbaitentzat ametsezinak diruditen gauzak lortu ditu bere bizitzan. 4 eleberri eta 2 poema-liburu argitaratu ditu, besteak beste. 2009. urtean Espainiako narratiba sari nazionala jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. […]